Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2548

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ekonomia eta Aurrekontu Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (83.001 kodea) izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 61. zenbakian (2013ko maiatzaren 29koa) argitaratu zen Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko Ekonomia eta Aurrekontu Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (83.001 kodea) izendapen askez betetzeko deialdia onartzen duena, baita deialdi honen oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko jarduneko lehendakari andreari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko erregistro orokorrean (Alaba Jeneralaren kalea 10, 5.a, 3. dptu, 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezartzen duen edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 29a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari-kudeatzailea,

MIGUEL ANGEL MONTESERIN JIMENEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana