Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2494

EDIKTUA, kontratuei buruzko 695/11 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 695/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Carlos Pascual Fernandez, Noelia Gutierrez Gonzalez, Oscar Manuel Diez Guerrero eta Almudena Alcalde Vargas.

Abokatua.

Prokuradorea: Gomez, Gomez, Gomez eta Gomez.

Demandatua: Oreca 08, S.L. enpresa, Adolfo Moro Quintana, Iñigo Bilbao Ubillos eta Roberto Saez del Burgo Calderon.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2013-03-12an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Juan Carlos Pascual Fernández jaunak eta hiru pertsona gehiagok Gómez Pérez de Mendiola prokuradore andrearen bidez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Roberto Sáez del Burgo Calderón jauna eta Oreca 08, S.L. enpresa kondenatzen ditut, Manzanos Rubio auzi-jartzaileren perituak adierazitako jarraibideak betez, auzi-jartzaileen etxebizitzetan dauden akatsak konpontzeko egin beharreko obrak egitera, peritajean adierazitako moduan akats guztien erantzule baitira, etxebizitzak guztiz konponduta uzteko behar den dirua ordaindu behar izango dutela. Obra horiek egiteko hiru hilabeteko epea izango da, epaia irmoa den egunetik hasita.

Kondenaren barruan, etxebizitzetan ur zikinen kolektore bat jartzeko egin beharreko obrak sartuta daude. Kolektore hori oraingoa baino sekzio eta malda handiagokoa izango da.

Eta Adolfo Moro Quintana eta Iñigo Bilbao Ubillos jaunaren aurka aurkeztutako demandaren zati bat ezesten dudanez (lehenago aipatutako kondenatuekiko elkartasunari buruzkoa), absolbitu egiten ditut prozedura honetan beren aurka egindako eskaeretatik.

Lehen auzialdi honetako kostuak ordaintzeari dagokionez, epai honetako laugarren oinarri juridikoan ezarritakoa beteko da.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamahiruko martxoaren hamabian.

Oreca 08, S.L. enpresa eta Roberto Sáez del Burgo Calderón demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala