Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2492

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek –2013/2014 Garatu Planaren barruan– Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da.

2013ko maiatzaren 2ko EHAAan (95. zk.) honako agindu hau argitaratu zen: Agindua, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek –2013/2014 Garatu Planaren barruan– Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da. Eta 5. artikuluko 1. paragrafoan, eskabideak aurkezteko epea finkatzen zen.

Eskabideak aurkezteko epea luzatzea komenigarritzat jotzen denez gero, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Ondoko aginduaren 5. artikuluko 1. paragrafoa aladatzea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua; agindu horren bitartez, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko jardueren erakunde-eskaintza argitaratzen da, eta, bestetik, haiek –2013/2014 Garatu Planaren barruan– Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko deialdia arautzen da. Eta 5. artikuluko 1. paragrafoa aurrerantzean honela geratuko da:

«Matrikula egiteko lehenengo epea 2013ko uztail, abuztu, irail eta urriko jardueretarako da, eta bai 2013/2014an ikasturtean zehar liberatuta atzerrian egiten diren hizkuntza-ikastaroetarako ere. Matrikula-epea, berriz, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra artekoa izango da, egun bi horiek barne direla»

AMAIERAKO XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana