Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2489

12/2013 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinen bidez, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sareari atxikitako informazio turistikoko zerbitzuak emateko, toki-erakundeekin sinatzekoa den hitzarmen-ereduaren bigarren aldaketa argitaratzen baita, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 18an egindako bileran onartu zuen Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sareari atxikitako informazio turistikoko zerbitzuak emateko toki-erakundeekin sinatzekoa den lankidetza-hitzarmen eredua, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean (2003ko abenduaren 9ko EHAA, 240. zk.); onarpen hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren azaroaren 26ko 20/2003 Ebazpenaren bidez gauzatu zen.

Ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 22ko bileran erabaki zuen lankidetza-hitzarmenaren ereduaren laugarren klausula aldatzea.

2013ko martxoaren 14an, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki zuen bigarren aldaketa bat egitea; aldaketa horrek hitzarmen-ereduaren laugarren eta seigarren klausulei eragiten die.

Ondorioz, eta hori behar bezala iragar dadin, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarean barne hartutako informazio turistikoko zerbitzuak emateko toki-erakundeekin sinatzeko lankidetza-hitzarmeneko ereduaren laugarren eta seigarren klausulen aldaketa argitaratzea, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean. Honela idatzita gelditzen dira:

«Laugarrena.– Finantzaketa.

Hitzarmen honen 3. klausularen 1.d) idatzi-zatian xedatutakoaren arabera, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak urteko ----------- euroko ekarpena egingo du gehienez, edo, lankidetza urtebete baino gutxiagokoa denean, lan egindako aldiari dagokion parte proportzionala, betiere hauen arabera: informazio turistikoko bulegoaren izaera iraunkorra/aldi baterakoa, ordutegiak, erantzundako kontsulta bolumena eta gastu osoa. Ekarpen hori hitzartutako jarduerak burutzeak ekarritako gastuak ordaintzeko izango da.

Ekarpen horren ordainketa bi alditan egingo da (aldi bakoitzean %50), eta hitzarmena sinatzen denetik, edo, hala behar bada, luzapena gertatzen denetik igarotako seihilekoka egingo da; aurretik, hitzarmen honen hirugarren klausularen 2.f) idatzi-zatian aipatzen den igarotako seihilekoaren memoria eta gastuen justifikazioa aurkeztu beharko du toki-erakundeak».

«Seigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau, sinatzen den egunean sartuko da indarrean, eta urte bereko abenduaren 31 arte iraungo du; alderdiren batek berariazko salaketarik egin ezean hitzarmenaren indarraldiaren azken hiru hilabeteetan, besterik gabe luzatuko da ondorengo urteko aurrekontu-ekitaldietan, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago ekitaldi bakoitzerako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan. Kasu horretan, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren ekarpen ekonomikoa ez da aldatuko».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.


Azterketa dokumentala