Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2484

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k 2013. urterako aurkeztutako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak onartzeko dena.

2013ko maiatzaren 14ko bileran, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sartu da Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k 2013. urterako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak berrikusteko aurkeztutako eskaria.

Hiri barruko bidaiari-garraioari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoaren eremuko prezio baimenduak» modalitatean, Zerga arloko presako neurriei buruzko eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikulua betez (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Eskumen hori Euskadiko Prezioen Batzordeak du, hala xedatuta baitago, batetik, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta bestetik, Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Agindua (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatzen denez, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Baina bigarren paragrafoak honela dio: «Hala ere, espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak berrikusi ahal izango ditu, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, nahiz eta 1. idatzi-zatian ezartzen den epea agortu ez».

Aipatutako arauen helburua halako oreka ekonomiko bat lortzea da, baina prezioak bizi-kostuari dagokionez sortzen dituzten tresnak zaindu beharrarekin ere justifikatuta daude.

2013. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori dela eta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k 2013. urterako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifen aldeko baimena ematea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidarien Derrigorrezko Asegurua barne direla:

(Ikus .PDF)

1.– Titulu orokorraren barruan, lehenengo ibilaldia bukatu eta 50 minutuko epean autobus-aldaketa egiteko eskubidea sartuta dago. Zerbitzu hori doan izango da hiri barruko autobus-garraio kolektiboaren sareko lineen artean, bai eta tranbiaren lineetara aldaketa egiteko ere; horrela, bi moduetan, bi ibilaldiren prezio pilatua titulu orokorreko prezioen baturaren % 55 izango da (beste tituluek ez dute jasotzen autobus-aldaketa egiteko eskubidea).

2.– Hilabeteko 30D bonuak elkarren segidako 30 egunez garraio publikoaren eguneko sarean egiten diren bidaietarako balio du. Ez balio Gautxori gaueko zerbitzurako, ez Andra Mari Zuriaren jaietako erakustazokaren zerbitzurako, ez eta kultura- edo kirol-ekitaldietara joateko ohiz besteko zerbitzuetarako ere.

3.– Dirutan ordaintzeko diren billeteak 0,05 euroren multiploak izan daitezen biribildu dira, gutxiago itxaron beharra izan dadin; izan ere, biribiltzerik egiten ez bada, 0,01 eta 0,02 euroko txanponak beharko dira. (Ordaintzeko moduak maiztasunean, puntualtasunean eta merkataritza-abiaduran du eragina, puntako orduetan).

4.– Familia ugariko edo familia ugari bereziko karneta duten bidaiariek % 20tik % 50era bitarteko legezko beherapenak izango dituzte, titulu guztietako tarifetan. Dirutan ordaintzeko billeteen prezioak beherantz biribildu dira, 0,05 euroren multiploak izan daitezen. Gainerako erabiltzaileentzat billetearen prezioa gorantz biribildu bada, familia ugarientzako kalkulua biribildu baino lehenagoko prezioaren gainean egingo da (Ordaintzeko moduak maiztasunean, puntualtasunean eta merkataritza-abiaduran du eragina, puntako orduetan).

5.– Udalaren Garraio Txartelaren onuradunak, Gasteizko Udalaren Gizartegintza Zerbitzuaren arautegiaren baldintzak betez.

6.– Erabiltzaileei Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino 2,5 aldiz diru-sarrera txikiagoak izatea eskatuko zaie, 65 urtetik gorakoen eta % 66ko desgaitasuna edo hortik gorakoen eta % 30etik gorako baina % 66tik beherako desgaitasuna dutenen tituluak erabiltzeko eskubidea ematen duten karnetak eskuratu edo berritzeko, Gasteizko Udalak tarifa hauek onartzen dituen egunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu honek 2013ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, hilabete biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala