Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2318

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko lorategi eta berdeguneen mantentze-zerbitzu integrala» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako ente publikoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, María Díaz de Haro kalea, 58, 48010, Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 470 52 80.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/200/20/1/0724/O501/0000/042013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko lorategi eta berdeguneen mantentze-lanak.

b) Loteak: bai. Hiru lote.

● Bermeoko Ospitalea (1. lotea).

● Zaldibarko Ospitalea (2. lotea).

● Zamudioko Ospitalea (3. lotea).

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.

d) Obra burutzeko aurreikusi den epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 45.000 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio estimatua: 97.000 euro (BEZik gabe), oinarrizko lizitazio-aurrekontua honela xehatuta:

– 1. lotea: 8.000 euro.

– 2. lotea: 15.000 euro.

– 3. lotea: 22.000 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kontratazio Zerbitzua, b) Helbidea: María Díaz de Haro, 58, c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48010, d) Telefonoa: 94 470 52 80, e) Dokumentuak eta informazio jasotzeko muga-eguna: eskabideak aurkezteko epea amaitu arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: klausula administratibo partikularren pleguko karatula ikusi.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko ekainaren 3a, astelehena, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Klausula Administratibo Partikularren Pleguan eta espedienteko gainerako dokumentazioan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-baldintza zehatzen pleguaren karatulan ezarritakoaren arabera:

Formuletan oinarritutako irizpideak (Prezioa/Balorazio Ekonomikoa): 70 puntu (irizpidearen % 70); (konpromiso soziala): 15 puntu (irizpidearen % 15).

Balio-judizioa (Planaren Proposamena edo Lan Programa): 10 puntu (irizpidearen % 10); (Eskainitako hobekuntzak): 5 puntu (irizpidearen % 5).

10.– Eskaintzen irekiera publikoa (Administrazio Publikoko Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikulua aplikatu eta atzeratu ezean izan ezik).

A) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

a) Entitatea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

b) Helbidea: María Diaz de Haro kalea, 58.

c) Herria: Bilbao 48010.

d) Eguna: 2013ko ekainaren 11, asteartea.

e) Ordua: 10:00.

B) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

a) Entitatea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

b) Helbidea, María Díaz de Haro kalea, 58.

c) Herria: Bilbao 48010.

d) Eguna: 2013ko ekainaren 21a, ostirala.

e) Ordua: 10:00.

11.– Bestelako informazioak.

12.– Iragarpen-gastuak: 447,99 euro (estimatua).

13.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (halakorik bada): ez da behar.

14.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Bilbao, 2013ko maiatzaren 2a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

BERNARDO SUAREZ MONASTERIO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana