Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2316

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) IES San Adrian BHI ikastetxearen batxilergo eraikina handitzeko obren proiektuaren idazketa, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa xede dituen zerbitzu kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 65 42.

5) Telefaxa: 945 01 83 35.

6) Posta elektronikoa: huisl249@ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko maiatzaren 24a.

d) Espedientearen zenbakia: SE/09/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Bilboko (Bizkaia) IES San Adrian BHI ikastetxearen batxilergo eraikina handitzeko obren proiektuaren idazketa, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: kontratistaren helbidea.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: karatularen 5.2 puntuan zehaztutako zatikako epeetatik ondorioztatzen dena. Edozelan ere, kontratuaren iraupena obra-kontratuaren likidazioa egiten denera artekoa izango da.

f) Luzapena onartzea: ez.

i) CP (Nomenklaturako erreferentzia): 7120000-0 Arkitektura zerbitzuak eta zerbitzu konexuak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide daude.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 50 puntu.

Formula: Px= (L-X) x 50/(L-E)

L= lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

E= eskaintzarik ekonomikoena.

X= balioetsi beharreko eskaintza.

P= puntuazioa.

Eskaintza teknikoa. Haztapena: 50 puntu.

Obraren beharrizanen programa justifikatu behar da eta honako azpiirizpideak balioetsiko dira:

● Beharrizanen programa eta Sailak emandako gomendio orokorrak, gomendio funtzionalak, eraikuntzaren arloko gomendioak, arlo ekonomikoko gomendioak eta energia aurrezteari buruzkoak, e.a. ondo ebaztea. Haztapena: 15 puntu.

● Orubearen berariazko gorabeherak aintzat hartuta arkitektura proposamenaren inguruarekiko egokitzapena. Haztapena: 15 puntu.

● Eraikinaren arkitektura-irudia lehiaketaren xedeari egokitzea. Haztapena: 10 puntu.

● Sinpletasunaren eta ekonomiaren printzipioak aintzat hartuz arkitektura kalitatea lehiaketaren xedeari egokitzea. Haztapena: 10 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 151.183,94 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 151.183,94 euro. BEZ (% 21): 31.748,94 euro. Guztira: 182.932,56 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren (%) 5a, BEZa kanpo.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da behar.

b) kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera.

Egiaztatzeko moduak:

● Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa: negozio-bolumen globalaren gaineko adierazpenaren bidez eta, hala badagokio, kontratuaren objektuaren jarduera-esparruko negozio-bolumenaren gaineko adierazpenaren bidez; gehienez ere azken hiru ekitaldiei buruzkoa (2010, 2011 eta 2012) (enpresaburuaren jardueren sortze- edo hasiera-egunaren arabera) izango da adierazpen hori, eta, betiere, negozio-bolumen horri buruzko daturik dagoen neurrian.

● Kaudimen tekniko eta profesionala: hartzailea sektore publikoko erakundea baldin bada, egindako zerbitzuak edo lanak organo eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira; hartzailea pribatua baldin bada, hartzaileak berak emandako ziurtagiri baten bidez, eta ziurtagiririk ez badago, enpresaburuaren aitorpen baten bidez. Hala balegokio, agintari eskudunak zuzenean emango dio ziurtagiri horien berri kontratazio organoari.

Eskakizunak:

● Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa: zehaztutako aldian negozio-bolumen globalaren zenbatekoak 180.000,00 eurokoa izan behar du gutxienez.

● Kaudimen tekniko eta profesionala: zehaztutako aldian egindako proiektu idazketako eta obren zuzendaritzako zerbitzuek gutxienez 180.000,00 euroko zenbatekoagatik egin direla egiaztatu behar da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko ekainaren 3ko 13:00.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Donostia kalea 1.

b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

c) Eguna eta ordua:

● C gutunazalaren irekitzea: 2013ko ekainaren 17ko 11:00ak.

● B gutunazalaren irekitzea: 2013ko uztailaren 17ko 11:00ak.

10.– Publizitate-gastuak. iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

EHAA: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99) euro.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.

12.– Bestelako argibideak: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 2a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana