Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2315

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 239/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 239/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Africo Marroquin Calleja.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nancy Daria Uran Cristaldo eta Enrique Seren Felipe.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-04-29an; honako hau da bere epaitza:

Osorik baiesten dut Africo Marroquin Calleja jaunak jarritako demanda, Nancy Daria Uran Cristaldo andrearen eta José Enrique Seren Felipe jaunaren aurka jarritakoa; beraz, aipatu demandatuak auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut:

a) 825,86 euro.

b) Aipatu zenbatekoaren (825,86 euro) legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak (2012-02-22).

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nancy Daria Uran Cristaldo demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana