Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2309

18/2013 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, hiru lagun Lan Harremanen Kontseiluko kide izendatzen dituena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariaren eskumena izango da Lan Harremanen Kontseiluko kideak –sindikatuen, sindikatu-konfederazioen eta enpresaburuen konfederazioen ordezkari izango direnak– izendatzea, betiere, sindikatu, sindikatu-konfederazio eta enpresaburuen konfederazioek pertsona horiek izendapen horretarako hautatu eta gero. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, izendatutako kide titularrak eta ordezkoak aldatzeko ahalmena izango dute sindikatuek, sindikatu-konfederazioek zein enpresaburuen konfederazioek.

Legezko ahalmen horren indarrez, Euskadiko Langile Komisioak Sindikatu Konfederazioak hiru kide ordeztu ditu –bat titularra eta beste bi ordezko– lehendakariaren uztailaren 5eko 11/2012 Dekretuaren bidez izendatuak izan zirenak, eta, beste izendapen batzuk egin ditu horien ordez aritzeko.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Mari Cruz Vicente Peralta andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Euskadiko Langile Komisioak Sindikatu Konfederazioaren izenean, Eduardo García Elosua jaunaren ordez aritzeko.

2. artikulua.– Gregorio Martín Benito jauna eta Alfonso Peraita Merino jauna, Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langile Komisioak Sindikatu Konfederazioaren izenean, Mikel Vázquez Cisneros jaunaren eta Mari Cruz Vicente Peralta andrearen ordez aritzeko, hurrenez hurren.

3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko maiatzaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala