Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2222

AGINDUA, 2013ko apirilaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan, hutsik dago Euskadiko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea izateko lanpostu bat, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Hautagaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Aginduaren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ebatziko du. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 19a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: Euskadiko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea (kodea: 512106; dotazio-zenbakia: 1).

– Lekua: Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteizko Egoitza.

– Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Taldea: A.

– Kidegoa: A1502. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaile Kidegoa.

– Destino-osagarria: 29.

– Osagarri espezifikoa: 0-A.

– Hizkuntza eskakizuna: 4.

– Derrigortasun data.

Betebeharrak:

– A1502 kidegoetakoa izatea. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaile Kidegoa.

– TG–MK Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaile Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.


Azterketa dokumentala