Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, erradiodiagnostikoko mediku espezialistentzako lan-poltsa bat egiteari buruzkoa.
Osatek SA sozietate publikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen zentroetarako erradiodiagnostikoko mediku espezialistentzako lan-poltsa bat egiteko deialdia egiten du. Lan-poltsa hori lehiaketa-oposizio bidez egingo da. Deialdiaren oinarriak, eskabide-eredua eta lanpostuaren profila honako web-orri honetan argitaratu dira: www.osatek.net
Eskabideak oinarrien 3.1 atalean ezarritakoa betez aurkeztu behar dira, han adierazitako epean, aldizkari honetan argitaratzen den egunetik aurrera.
Bilbao, 2013ko apirilaren 23a.
Zuzendari gerentea,
ENRIQUE GUTIERREZ FRAILE.