Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2013ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2136

IRAGARKIA, 1052/2012 eta 1043/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntetan interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 1052/2012 eta 1043/2012 prozedura arruntei buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horiek dira, hain zuzen ere, Julio Tejero Ruiz jaunak eta Ramón Sanz Roa jaunak –hurrenez hurren– jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoen ondoriozkoak, zeintzuk Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko azaroaren 16ko Aginduaren auka ezarri baitziren. Agindu horrek ezetsi egin zuen 2012ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen hori zen, hain zuzen ere, Larrabetzu Golf Eskola SL sozietateari emandako diru-laguntza itzultzeko espedienteko erantzukizun subsidiarioa bideratzeari buruzkoa.

Ezinezkoa izan da Eusebio Manuel Velásquez Carbajo jaunari eta Julio Tejero Ruiz jaunari jakinarazpena egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritako moduan. Horregatik, jakinarazten zaie ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali dela eskatutako espedientea, eta epea jartzen zaie, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean, demandatu gisa ager daitezen aipatutako prozedura horietan, betiere, euren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 18a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala