Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2013ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2126

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2013ko apirilaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako deialdia egitekoa eta azterketa horiek prestatzeko programa onestekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko apirilaren 8ko Agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2013ko apirilaren 26ko EHAA, 80. zenbakia), zeinen bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako deialdia egin eta azterketa horiek prestatzeko programa onetsi baita. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen ondoren.

2013/2042 (7/2) orrialdean, ebazpen zatiko laugarrenean, euskarazko bertsioan,

Honelakoa esaten da:

«Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, honako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita».

Baina honela esan behar du:

«Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea, maiatzeko probarako, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2013ko maiatzaren 10ean amaituko da, biak barne; eta iraileko probarako, 2013ko abuztuaren 5ean hasi eta irailaren 5ean amaituko da, biak barne».


Azterketa dokumentala