Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2013ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
OSASUN SAILA
2124

331/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Asociación de Afectados por la Retinosis Pigmentaria de Gipuzkoa – Begisare Elkartea onura publikokotzat aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación de Afectados por la Retinosis Pigmentaria de Gipuzkoa – Begisare elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskaria egiten duen elkartea, abenduaren 1997. urtean eratu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 1997ko maiatzaren 8ko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS/G06817/1997 erregistro-zenbakiarekin.

Elkarteak batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Asociación de Afectados por la Retinosis Pigmentaria de Gipuzkoa – Begisare elkarteak, eratu zenez geroztik, bere helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren jarduerak egiten ditu. Helburu nagusi hori da, hain zuzen ere, gizartea informatzea eta sentsibilizatzea retinosis pigmentarioaren inguruan, eta sinergiak ikerketa genetikora bideratzea, gaixotasun hori dutenek bizi-kalitate egoki bat izatea lortu arte.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

Apirilaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoko aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientearen instrukzioa egin da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación de Afectados por la Retinosis Pigmentaria de Gipuzkoa – Begisare elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G06817/1997 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala