Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1830

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 170/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Behin betiko neurriak aldatzekoa. 170/12.

Demandatzailea: Fernando Bartolome Cabrero.

Abokatua: Jesus Ramon Saez Buesa.

Prokuradorea: Smith.

Demandatua: Leide Marisol Saldias Torres.

Gaia: Behin betiko neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da 2013-02-07an; hona hemen epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Smith Apalategui prokuradoreak, Fernando Bartolome Cabreroren ordezkaritzan, auzi-ihesean den Leide Marisol Saldias Torresen aurka jarritako demanda. Beraz, demandatuari, bere adingabeko XXXXX alaba ikusteko bisita-erregimena etetea erabaki dut, jagoletza ez duen gurasoari dagozkion betebeharrak ez betetzeagatik. Prozesu honetan eragindako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Leide Marisol Saldias Torres demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana