Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1829

EDIKTUA, 1493/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

1493/12 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Antonio Luis Latorre Mercado jaunak epaia eman zuen, 2012ko abenduaren 14an.

Bogdan-Adrian Lazar non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana