Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ODONTOLOGO ETA ESTOMATOLOGOEN EUSKAL KONTSEILUA
1639

IRAGARKIA, onetsi aurretik Odontologo eta Estomatologoen Euskal Kontseiluko Estatuto berriak jendaurrean jartzeko epe hasteari buruzkoa.

Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko 2004ko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 35. artikuluko 5. paragrafoak xedatutakoa berez, Odontologo eta Estomatologoen Euskal Kontseiluaren kudeaketa batzordeak ondorengoa jakinarazi nahi du: Kontseilu honetako Estatutu berriak onetsi aurretik, Elkarteko kideek, Elkarteek eta dagokion batzordeak hilabeteko epean zuzenketak aurkez ditzaten, jendaurreko informazioaren epea zabaldu dela; horientzat eskuragarri dago Estatutuen Proiektua Kontseiluaren bulegoetan, Donostiako Zabaleta kaleko 40. zenbakian. Epe horretan, Kontseiluko kudeaketa batzordeak eztabaidatzeko eta hala badagokio onartzeko interesgarriak izan daitezen zuzenketak aurkeztu ahalko dira, hark aztertu behar baititu bai zuzenketak eta bai Estatutuen Proiektua.

Donostia , 2013ko martxoaren 22a.

PRESIDENTEA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala