Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1037

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 128/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira haren idazpurua eta xedapenak:

529/12 EPAIA

Erregearen izenean.

Bilbao, 2012ko abenduaren 3a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut dibortzioari buruzko 128/12 hitzezko judizio bereziko jarduera hauek. Auto horiek epaitegi honek izapidetu ditu Alexandra Maritza Morejón Rivasek eskatuta –Ainhoa Iglesias epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Jesús Muñiz letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Samuel Isaias Ronquillo Barriosen aurka.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Ainhoa Iglesias epaitegietako prokuradoreak Alexandra Maritza Morejón Rivas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, Samuel Isaías Ronquillo Barriosek eta Alexandra Maritza Morejón Rivasek osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Epai hau irmoa denean, jakinaraz bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:.....................). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Samuel Isaías Ronquillo Barrios non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala