Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1036

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 247. zenbakiko ikastaroko ikasleei produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartel oinarrizkoa eta tituludunei maila gaitukoa emateko dena.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Fraisoro Nekazaritza Eskolak Gipuzkoako nekazariei eta aplikatzaileei 247. ikastaroa eman die, ondoko dekretuan jasotako edukiarekin eta eskolaorduekin: Produktu fitosanitaroen erabilera jasangarria egiteko jarduketa-markoa ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A (oinarrizko maila) partea.

Bigarrena.– Nekazaritzako Ingeniarien eta Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Mintegiko Hazi eta Landare Zerbitzuak maila gaituko txartela eskatu du.

Hirugarrena.– Landareen Osasunerako Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ondokoak ikusirik

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren

  • Gaikuntza-mailei buruzko 18.1 artikuluko a) eta b) idatzi-zatiak eta prestakuntza-gaiei buruzko IV. eranskina.
  • 18.2.b) artikulua, maila gaituko prestakuntza-ikastaroa egitetik honako hauek salbuesteari buruzkoa: 13. artikuluan ezarritakoarekin bat titulazio habilitatzaile bat dutenak, edo ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko profesional-ziurtagiri bat edo lanbide heziketako titulazio bat dutenak, betiere IV. eranskineko B parteak jasotzen duen prestakuntzaren baliokidea egiaztatzeko baliagarri badira, eta
  • 20. artikulua, txartelak emateko, berriztatzeko eta kentzeko eskumenka dituen organoari buruzkoa.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta sailen egitura eta egitekoei buruzko arau organikoei indarrean izateko abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren (lehendakariaren) xedapen iragankorretarik bigarrena.

Hirugarrena.– 83/2013 Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izendatzeko dena.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzarako produktu fitosanitarioen aplikatzaile-txartelak emateko agintzea.

1.– 247 ikastaroko oinarrizko mailakoa ebazpen honetako I. eranskinean agertzen diren pertsonei.

2.– Maila gaitukoa II. eranskinean agertzen direnei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, Nekazaritza eta Landaren Garapeneko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, argitara ematen denetik harako hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala