Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
853

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea hausteagatik irekitako espedientean –beherago zehaztutakoan– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Saiatu izan arren ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak banakako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

1.– Interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epean, ikusgai izango du espedientea honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Epe horretan, bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkeztu ahal izango ditu, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak ere proposatu ahal izango ditu.

2.– Prozedura hasteko ebazpena dela-eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena eta, beraz, azkenean ebazpena ematen bada ere, ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 30a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala