Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
844

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1106/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1106/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Euskadiko Kutxa aurrezki-kooperatiba.

Abokatua: Jesus Juan Alfaro Suberviola.

Prokuradorea: Leceta.

Demandatua: Beatriz Terreros Bejo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2012ko abenduaren 13an epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore María Leceta Bilbao andreak Euskadiko Kutxa Kreditu Kooperatibaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Beatriz Terreros Bejo kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 1.991,71 euro, gehi guztiz ordaindu arteko interes itunduak eta sortutako kostuak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Beatriz Terreros Bejo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala