Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
843

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, TS Fundiciones, S.A. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, Zestoako udalerrian (Gipuzkoa) burdina grisa eta esferoidala galdatzeko jarduerarako.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 28an, Aingeru Aixpurua Korta jaunak, TS Fundiciones, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Zestoako (Gipuzkoa) udalerrian burdina grisa eta esferoidala galdatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Zestoako Udalak 2006ko irailaren 29an eman zuen aldeko hirigintza-txostena, eta agiri tekniko hauek aurkeztu ziren:

  • Ingurumeneko baimen bateraturako eskaera (2006ko abendua).
  • Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).

Erreferentzia-baimena eskatzeko unean, TS Fundiciones, S.A. enpresak atmosfera kutsa dezakeen instalazioaren baimena zuen, 2006ko apirilaren 4koa, hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroan izena emanda zegoen, 2002ko urriaren 18an, hondakin geldoen ekoizle txikien erregistroan izena emanda zegoen, 2005eko urtarrilaren 26an, atmosferara egiten diren isurketen eta hondakinen esparruetako araudian xedatutakoa betez.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.

2007ko apirilaren 3an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko azaroaren 7an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun baliodunen epean, TS Fundiciones, S.A. enpresak sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2008ko urtarrilaren 30ean, txostena eskatu zien Zestoako Udalari, Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa TS Fundiciones, S.A. enpresaren esku utzi zen, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehitu zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. TS Fundiciones, S.A. enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ubidera isurketak egiteko baimena; hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroan izena emanda egotea eta hondakin geldoen ekoizleen Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan izena emanda egotea; eta, ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, TS Fundiciones, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Zestoako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri egokienen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: 2005eko maiatzeko Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry BREF agiria, 2001eko abenduko Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems agiria, eta 2006ko uztaileko Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage agiria.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen Proposamena sinatu eta TS Fundiciones, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikatzeko den gainerako araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Zestoako (Gipuzkoako lurralde historikoa) Sansinenea Erreka industrialdean duen eta IFK: B-20022828 zenbakia duen TS Fundiciones, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, burdina grisa eta esferoidala galdatzeko jarduerarako, eta Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.4 kategorian, «Eguneko 20 tona baino gehiago produzitzeko ahalmena duten burdina-metalen galdaketak».

TS Fundiciones, S.A. enpresa Zestoako udalerriko Sorazu industrialeko «I.1 Galdiano» izenarekin identifikatutako lursailean dago kokatuta. Aipatutako lursaila herrigunetik ipar-mendebaldera dago eta ekialdean Urolako trenbide zaharrak mugatzen du. Lur-eremuaren azalera, guztira, 16.000 m2-koa da.

Jardueraren funtsa goi-mailako kalitateko burdina gris eta esferoidalaren piezak urtu eta burdina-aleazio bereziak lortzean datza; unitateko pisuen aldaketa-eskala 200-40.000 kg da. Ondoren aipatutako sektoreetarako piezen fabrikazioan dago espezializatuta: sektore eolikoa, makina-erreminta, trokelgintza, siderurgia, paperaren sektorea, injekzio-makinak, eta abar.

Plantaren ekoizpen-ahalmena urtean 13.000 tona piezakoa da.

Kamioiaren gainean jasotzen dira lehengaiak eta gai osagarriak (lingotea, txatarra, ferroaleazioak, harea, erretxina, eta abar). Metalezko gaiak deskargatzeko zubi-garabia erabiltzen da (elektroimana du zubi-garabiak) edo zuzenean irauli egiten dira kamioitik biltegiraketa-boxetara. Silize-harea zisterna-kamioietan jasotzen da. Zisterna-kamioiek duten bulkagailu pneumatiko baten bitartez gaia biltegiratze-siloetan gordetzen da (nabeen kanpoaldean daude biltegiratze-siloak). Erretxinak, katalizatzaileak, pinturak, eta abar, ontzi mota edo GRG mota desberdinetan jaso eta kutxa-kamioietan garraiatzen dira eta produktu kimikoen biltegian biltegiratzen dira (hala badagokie), edo gai bakoitzarentzat prestatutako lekuetan gordetzen dira.

Instalazioak bi indukzio-labe elektriko ditu, 10 eta 15 tona arteko edukierarekin, batez beste. Galda labetik ontziz aldatzeko zalira isurtzen da. Likidoa (likido nodularra) magnesioarekin tratatzen da (nodulizazioa); burdina grisaren kasuan, berriz, ez da tratamendurik egiten. Metal likidoa zalitik moldera isurtzen da. Moldeak eta arrak silize-hondarra erretxina organikoarekin nahastu eta katalizatzaile likido bat erabiliz egiten dira, nahasgailu jarraiki batean. Desmoldekatzea edo desmazarotatzea, piezak gainerako elementuetatik bereiztean datza. Piezak akabatzeko prozesuak eta kontrolak bezeroaren eskaeraren arabera egiten dira.

Energia hauek erabiltzen dira plantan: energia elektrikoa instalazioaren funtzionamendu orokorrerako; B gasolioa barruko garraiorako; eta gas naturala instalazioen berokuntzarako, zaliak berotzeko eta harea leheneratzeko.

TS Fundiciones, S.A. enpresak 5 foku zarratu ditu, urtze, bizarrak mozte, desmoldekatze eta harea leheneratzeko eragiketetan sortutako isurketei irteera emateko.

TS Fundiciones, S.A. enpresak sortutako isurketek 2 indukzio-labeetako hozte-zirkuituetan, leheneratzeko bero-makinaren hozte-zirkuituan, leheneratzeko makina mekanikoaren hozte-zirkuituan, konpresoreetako olio trinkotuen hustean eta instalazioko bainuetan dute jatorria. Bestalde, euri-urak, garbiak zein zikinak, isurtzen dira. Urak udal-kolektorera eta ubide publikora zuzentzen dira.

Jarduera garatzean hondakin arriskutsuak sortzen dira (metalezko ontzi hutsak, plastikozko ontzi hutsak, HCz inpregnatutako solidoak, laborategiko hondakinak, taladrina, fluoreszenteak eta lanparak, merkurioa eta botoi-pilak, berunezko bateriak, olio erabiliak, II. taldeko hondakin biosanitarioak), eta hondakin ez-arriskutsuak sortzen dira (hareak, desmoldekatzetik eta granailatzetik sortutako hondakinak, zepak, gai erregogorrak, paleak, gai urratzaileak, hainbat).

Proiektuak, 2005eko maiatzeko «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» BREF agirian adierazten denez, Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak ditu, besteak beste: txatarra estalkipean biltegiratzea, txatarra garbiak kargatzea, maiztasun erdiko labeak erabiltzea, urtze-ziklo osoa xurgatzea, lehorrean araztea, aglomeratzaile, erretxina eta harearen kontsumoa minimizatzea nahasgailua kontrolatzeko neurrien bitartez, alkohol oinarriko estaldurak erabiltzea arretarako eta molde handi eta konplexuetarako, harea berrerabiltzea edo leheneratzea, granailatzean eta bizar-moztean egindako isurketak araztea lehorrean zein hezean, zarata murrizteko estrategia ezartzea neurketa orokor eta berariazkoen bitartez, zorua aspiragailuekin garbitzea. 2005eko urtarrileko «Reference Available Techniques on Emissions from Storage» BREF agiriari dagokionez, honako TEO hauek jarraitzen dira, besteak beste: hormigoizko zola estankoa, biltegi estaliak, drainatzea kutxeta itsurantz. 2001eko abenduko «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» BREF agiriarekin erlazionatutako TEOak dira honakoak: garbiketa-protokolo bat jarraitzea, 865/2003 EDren arabera, kontsumo baxuko haizagailuak, birzirkulazio-zirkuituak, sareko ura erabiltzea, plagiziden erregistroan (FERROCID 8591) inskribatutako biozida erabiltzea.

Bigarrena.– TS Fundiciones, S.A. enpresak Zestoako udalerrian sustatutako burdina grisa eta esferoidala galdatzeko jarduera ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, TS Fundiciones, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Burdina grisa eta esferoidalaren galdategia ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Burdina grisa eta esferoidalaren galdategiak honako foku hauek ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Era berean, isurtze barreiatuak sor daitezke erregimen jarraituan zein etenean, hainbat poluitzaleren kasuan, nodulizazioa egitean (urtzea), arrak eta moldeak fabrikatzean eta isurtze-hozteko etapan.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauei dagozkie: 273 K, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-puntuaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da. Nolanahi ere, aipatutakoak baino distantzia txikiagoak dituzten fokuak badaude, gutxienez L1 = 2D eta L2 = 0,5D distantzietara egokitu behar direla gogorarazi behar da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira, eta gainera, beste jarduera hauek: instalazioak egunero eta astean behin garbitzea, kanpoko ateak ixtea, eta abar, hartara, aipatutako isurtzeak minimizatuko direla ziurtatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera/ubidera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: burdinurtzea.

Jarduera-taldea: metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-2751.

(Ikus .PDF)

Erabilera higienikoko urekin erlazionatutako isurketa-puntuen UTM koordenatuak zehaztuko dira.

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

Gidako 3. eranskineko formularioak ondo beteta aurkeztuko dira, eta bereizirik adieraziko dira hozte-uren eta euri-ur poluituen fluxuak eta bakoitzari dagozkion eguneko gehienezko bolumena (m3/egun) eta urteko gehienezko bolumena (m3/urtean). Guztien zenbatespena egin daiteke. Ez dira euri-ur garbien emariak adieraziko, betiere gainerako urak kontrolatzeko kutxeta independenteak badaude.

B.1.2.3.– Isurketarako muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira ibilgura eta saneamendu-sarera egindako isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehieneko muga-balioekin:

a) 1. isurketa: hozteko industria-urak, euri-urak, kutsadura ekar dezaketenak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ibilguan 1,5 şC-tik beherako gehikuntza.

b) 2. isurketa: Erabilera higienikoko urak:

«Gipuzkoako Ur Kontsortzioko hodi biltzailera doazen isurketei buruzko araudian» agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko eta hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

Hozte-zirkuituak husteko protokoloa aurkeztuko da. Horren bitartez, ondoren adierazitako alderdiak barne hartuko eta ziurtatuko dira, behar bezala arautuz guztiak:

1) Husteko gutxieneko denbora: 72 h.

2) Hondar-kloro askea erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

3) Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Araztegiak edo hondakin-uren gaineko neurri zuzentzaileak honakoak dira, funtsean: saneamendu-sareen birmoldaketa, aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eta fabrikako hustubide-sistema orokorrarekin bat egiteko azken kutxetaren aurreko dekantazio-sistema (2008ko lehen hiruhilekoan egingo da obra); obra egin aurretik diseinuaren justifikazioa egingo da, aurreikusitako hustuketa-emari maximo, plubiometria, eta abarren arabera.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, TS Fundiciones, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrol-kutxeta independenteak erabiliko dira hozte-uretarako eta euri-ur kutsatuetarako. Kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Zerbitzuko aire-konpresoreek galdarak purgatzetik sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

B.1.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = B × Pu.

Pu = Po × Km.

Km = K2 × K3 × K4.

Honela ulertuta:

B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa: Kutsadura ekar dezaketen industria-urak eta euri-urak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 × 0,5 × 1,25 = 0,800000.

Pu = 0,03005 × 0,800000 = 0,024040 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 1.430 × 0,024040= 34,38 euro/urte.

Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.

B.1.3.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zestoako Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Gainazalaren akabera».
  • 1. hondakina: «Pintura kabinako iragazkiak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D15//S40//C41//H5//A231//B3141.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 40 kilogramo.
  • 2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak»

Prozesu honek zenbait azpiprozesu biltzen ditu. Azpiprozesu horietan makineria eta instalazioak garbitzeko lanetako hondakin arriskutsuak, produktuen kontsumorako ontziak, laborategiko hondakin arriskutsuak eta botikineko hondakin arriskutsuak sortzen dira.

  • 1. hondakina: «Olio sintetikoak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A231//B0019.
  • - EHZ: 130206.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.
  • 2. hondakina: «Olio mineralak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A231//B0019.
  • - EHZ: 130205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kilogramo.
  • 3. hondakina: «Taladrina».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L9//C51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 120109.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.
  • 4. hondakina: «Trapuak eta xurgatzaileak (substantzia arriskutsuekin kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34/40//C41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
  • 5. hondakina: «Merkurioa duten pilak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 Ud.
  • 6. hondakina: «Berunezko bateriak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A231//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 150 kilogramo.
  • 7. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio lurrunezko lanparak».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A231//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 20-50 unitate.
  • 8. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuekin kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 20 Ud.
  • 9. hondakina: «Metalezko ontziak (gai arriskutsuekin kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 90-100 kilogramo.
  • 10. hondakina: «Laborategiko hondakinak (metanola-nitala)».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//L5/21//C23/41//H8/3b//A231//B0019.
  • - EHZ: 160506.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 80 kg.
  • 11. hondakina: «Hondakin sanitarioak. II. Taldea».
  • - Identifikazioa: A20022828/20/10363/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A231//B0019.
  • - EHZ: 180103.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,5 kilogramo.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Gainerako hondakinak ezingo dira 6 hilabetetik gora eduki biltegiratuta.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. TS Fundiciones, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) TS Fundiciones, S.A. enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu TS Fundiciones, S.A. enpresak.

k) TS Fundiciones, S.A. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo edukia jakinarazi beharko du. TS Fundiciones, S.A. enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.

l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

m) TS Fundiciones, S.A. enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

n) TS Fundiciones, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, TS Fundiciones, S.A. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

r) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hareen kasuan (EHZ 100906) eta xehekien kasuan (EHZ 100910), gaur egun indarrean dauden Europako zerrendan hondakin gisa islatzen direla kontuan hartuta, urtero egingo da hondakinaren karakterizazioa, hondakin ez-arriskutsutzat jotzeko. Lortzen diren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko zaizkio, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira. Halaber, baliotze-bide alternatiborik ez dagoela aztertu eta justifikazioa aurkeztu behar da.

b) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «hainbat hondakin geldo» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Ebazpen honen B.1.3 atalak hondakinen kudeaketarako printzipio hierarkikoei buruz dioenaren arabera, harea berdez moldekatzeko prozesuan sortutako hareak eta hareategiko jalkin xeheak kudeatzeko, baliotu egingo dira eta ez dira hondakindegian utziko. Balioztapena ez beste modu batera egiten bada kudeaketa, Sailburuordetza honen aurrean aurkeztu beharko da proposamena.

d) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

e) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

f) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. TS Fundiciones, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

i) Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta h) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako betebeharrak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, TS Fundiciones, S.A. enpresak lurzoruaren neurri babesle hauek ezarrita izan beharko ditu:

  • Isurketek, jarioek edo ihesek kaltetu ditzaketen lur zatiko gainazal guztiak zolatuak eta iragazgaiztuak egongo dira.
  • Isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak.

Era horretan, ontzi mugikorretan zein finkotan gordetako produktu kimiko likido guztiek (batez ere substantzia eta prestakin arriskutsuak) eta biltegiratutako erregai likidoek jarioak biltzeko sistema izango dute.

  • Hondakinak B.1.3.1 eta B.1.3.2 ataletan adierazitako jarraibideen arabera biltegiratuko dira.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferako isuriak kontrolatzea.

a) TS Fundiciones, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza; dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6 edo 8 orduz neurtuko dira), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dira. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Baimendutako kontrol erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten dituzten txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

Bi hilabeteko epean isurtzeen karakterizazio-analitikak aurkeztuko dira. Aipatutako analitiketan, euri-ur «kutsatuen» kasuan isurketen aitorpenean barne hartzen diren parametro orokorrak hartuko dira kontuan gutxienez, eta aplika daitezkeen BREF agirien araberako parametroak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko urtarrilaren 18ko 166/2006 Araudiko (EB) II. eranskinean barne hartutako substantzia eta poluitzaileen zerrenda hartuko da kontuan; halaber, EPER egiteko Orientazio Agirian, Europako Batzordearen Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak argitaratu duenean zehaztutako arloko azpizerrendak hartuko dira kontuan.

b) Jarraian, honako zehazpen hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Lehen analitikan beste parametro baten eduki esanguratsurik egonez gero, aldiroko laginketen programan barne hartu beharko da derrigorrez.

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

f) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen D.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30 baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ez-ohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (27.510 epigrafea «Burdinurtzea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, TS Fundiciones, S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ez-ohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

c) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, pinturak (eta hainbat produktu kimiko), erregaiak, zepak eta, orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

j) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

k) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

l) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

m) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

n) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

o) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

  • Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
  • Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
  • Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

p) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

q) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

  • Gertakari-mota.
  • Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.
  • Iraupena.
  • Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
  • Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.
  • Eragindako kalteen balioespena.
  • Hartutako neurri zuzentzaileak.
  • Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.
  • Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

r) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, TS Fundiciones, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2.1 (Erabilera higienikoko urekin lotutako isurketa-puntuen UTM koordenatuak); B.1.2.2 (Gidako 3. eranskineko formularioak); B.1.2.3 (Hozte-zirkuituak husteko protokoloa); B.1.2.4 (Diseinuaren eta kontrol-kutxeten justifikazioa); B.1.3.1.f) (Sortutako hondakin arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1 (Hondakin arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.2.a) (Ispilu-kodea duten hondakinen karakterizazioa); B.1.3.2.c) (Moldekatzeko harea berdea eta hareatze-xehekiak baliotzeko proposamena); B.1.3.2.f) (Sortutako hondakin ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.2.h) (Hondakin ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); C.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen kontrola, hala badagokio); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen erregistro-eredua); C.2 (Isuritako uraren kalitatearen kontrola); C.4 (Zarata neurtzeko proposamen zehatza); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.3.a), D.3.b) eta D.3.c) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.d) (Mantentze-eragiketen erregistroa); D.3.g) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.h) (Kubetak husteko protokoloa) eta D.3.r) (Suteen kontrako babesaren ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– TS Fundiciones, S.A. enpresak ebazpen honen xede den burdina grisa eta esferoidala galdatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

  • Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
  • TS Fundiciones, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
  • Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea TS Fundiciones, S.A. enpresari, Zestoako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala