Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
842

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (355/2012-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (355/2012-A prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2012ko urriaren 4 eta 8ko Ebazpenen kontra jarritakoa da. 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenez (2012ko apirilaren 20ko EHAA, 78 zk.) deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahaiak 2012ko abuztuaren 2ko Erabakia argitaratu zuen; aipatutako ebazpenen bitartez erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko bi errekurtso ezesten dira. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2013ko urtarrilaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala