Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
841

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (249/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (249/2012 prozedura laburtua) 2012ko uztailaren 10eko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenari buruzkoa da. 2012ko uztailaren 10eko Ebazpenak Informatika Arloko burua lanpostua betetzeko behin-behineko lan-hitzarmenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten du. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2013ko urtarrilaren 28a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala