Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
840

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (288/2012-R prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (288/2012-R prozedura laburtua) gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2012ko urriaren 15eko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Gora jotzeko errekurtsoa 2012ko apirilaren 18ko (apirilaren 20ko EHAA, 78 zk.) Ebazpenez deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahai Kalifikatzaileak 2012ko uztailaren 2an hartutako Erabakiaren aurka jarri zen. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2013ko urtarrilaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala