Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
838

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.

«Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»k Fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko abenduaren 20an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistroan, sarrera eman zaio Marta Martínez Becerro andreak, «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren ordez, aurkeztutako eskabideari.

Eskabidearekin batera ondoko eskritura publikoaren (sozietatearen erabakiak publiko egitekoaren) kopia baimendua eta kopia sinplea aurkeztu dira: «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren izenean eta ordez, Patronatuko lehendakari legez María Dolores Martín Figuero andreak, 2012-11-07an, egiletsitakoa, hain justu ere Bilboko Ramón Manzano Malaxechevarría notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 1.156).

Eskritura publiko horrekin batera, 2012ko urriaren 2an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu da. Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2012ko urriaren 2an, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Lehendakariak abenduaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 20/2012 Dekretuaren 6.1.r) artikuluan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldakuntza hori agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea, betiere ondoko eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriaz: sozietatearen helbidea eta horren ondoriozko aldaketa estatutuetako jasotzen duena, eta «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren izenean eta ordez, Patronatuko lehendakari legez María Dolores Martín Figuero andreak, 2012-11-07an, egiletsitakoa dena, hain justu ere Bilboko Ramón Manzano Malaxechevarría notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 1.156).

Inskripzio horren ondoren, fundazioaren helbide soziala udalerri berean egongo da, hau da, Durangon; kalea, berriz, honako hau izango da: Murueta Torrea 8, E – F behealdea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkideko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hilabete biko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 8a.

Herri Administrazioko eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.


Azterketa dokumentala