Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
836

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Borja Izquierdo Aramburu, jauna «Ingeniaritza Mekanikoa» jakintza arloan irakasle agregatua moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horren deia 2012ko irailaren 24koa Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko urriaren 30eko EHAA).

Errektorearen 2012ko irailaren 24koa Ebazpenaren bitartez (2012ko urriaren 30eko EHAA) batzordea osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatua plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektoreak erabaki du Borja Izquierdo Aramburu jauna, 16071522 – L NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea; Kodea: AGC8L1-D00145 –15, Jakintza arloa: «Ingeniaritza Mekanikoa». Saila: «Ingeniaritza Mekanikoa». Ikastegia: Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.E. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Teknologia Mekanikoa» eta «Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2013ko urtarrilaren 29a.

Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (2013-01-09ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala