Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
832

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle titular bat izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2012ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen (2012-08-06ko BOE eta 2012-08-30eko EHAA).

2012ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez (2012-08-06ko BOE eta 2012-08-30eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Lege Organikoa, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere, errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du:

Fernando Rufino Bartolomé García jauna (NAN: 20168846-P), unibertsitateko Irakasle titular izendatzea. Jakintza arloa: «Artearen Historia». Kodea: TUC8/1-D00028-19. Saila: «Artearen Historia eta Musika». Ikastegia: Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz. Hizkuntza-eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2013ko urtarrilaren 28a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-09ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala