Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
499

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Alfonso Fernández Martínez jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikuskari Nagusiaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Fernández Martínez jauna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikuskari Nagusiaren lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala