Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
446

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariak 2012ko azaroaren 9an emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Clara Maria Muñoz Gallego andreari lan-poltsetan behin betiko baja eman zitzaion.

Funtzio Publikoko zuzendariak 2012ko azaroaren 9ko Ebazpena eman du, hain zuzen, Clara Maria Muñoz Gallego andreari Administrarien Kidegoko lan-poltsan behin betiko baja emateko.

Aipatutako Ebazpenaren jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Oharrak:

1.– Administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Funtzio Publikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko Ebazpenaren testu osoa Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatutako ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 7a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN MARI BARASORDA GOIcOEchEA.


Azterketa dokumentala