16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
444
IRAGARKIA, Eustatena, zeinen bidez jakinarazten baita kontratu hau formalizatu dela: «Familia-gastuaren estatistika: Familia-aurrekontuak» eragiketa prestatu, bildu, kodetu, grabatu eta balioztatzea (Espedientea: 04/2013).
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 04/2013.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: «Familia-gastuaren estatistika: familia-aurrekontuak» eragiketa prestatu, bildu, kodetu, grabatu eta balioztatzea.
c) Sortarik ez dago.
d) Lizitazio-iragarpenaren argitalpen-data: 2012ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkaria, 185. zenbakia.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: irizpide-aniztasuna dago eskaintzak baloratzeko orduan.
4.– Lizitazioaren oinarri-aurrekontua: laurehun eta berrogei eta bat mila (441.000) euro, BEZa barne.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-data: 2012ko abenduaren 10a.
b) Formalizazio-data: 2012ko abenduaren 31.
c) Kontratista: Obradoiro de Socioloxia, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren kopurua: laurehun eta hemezortzi mila bederatziehun berrogei eta bederatzi euro eta hemeretzi xentimo (418.949,19), BEZa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 7a.
Zuzendari nagusia,
JOSU IRADI ARRIETA.