16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
433
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «384/2012 Dekretua, abenduaren 24koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordea izendatzeko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Modu horretako hutsak atzeman dira Hizkuntza Politikarako sailburuordea izendatzen duen abenduaren 24ko 384/2012 Dekretuan (2012ko abenduaren 27ko EHAA, 250. alea). Hona hemen zuzenketa:
2012/5871 (1/1) orrialdean,
Honakoa dioenean:
«1. artikulua.– Patxi Xabier Baztarrica Galpalsoro jauna Hizkuntza Politikarako sailburuorde izendatzea».
Honela esan behar du:
«1. artikulua.– Patxi Xabier Baztarrica Galparsoro jauna Hizkuntza Politikarako sailburuorde izendatzea».