Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2013ko urtarrilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
195

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Behargintza Txorierri enpresari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera kentzen zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Alejandro Loustaunau Martínez jaunak –Behargintza Txorierri enpresaren izenean– aurkeztutako eskaria aztertuta, eta Entitateak bidalitako uko egiteko dokumentuaren balorazioa eginda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behargintza Txorierri enpresak bidalitako uko egiteko idazkia oinarri hartuta, enpresari aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera kentzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– Behargintza Txorierri enpresak ezin izango du aitorkuntza hori erabili irudizko korporazio-osagaietan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hileko epean, aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala