1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
19
IRAGARKIA, Jose Unzueta Romero/Huevos Veaci enpresari 23/2012 zehapen-espedientearen ebazpena jakinaraztekoa da. Espediente hau Nekazaritza eta Elikagaien Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea urratzeagatik hasi da.
Jakinarazpen hau interesdunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da ezer lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.
Hori guztia jendaurrean jarri da, interesdunak haren berri izan dezan. Iragarki hau banako jakinarazpena da, eta honako hauek inguruabar nagusiak:
Interesdunak ebazpen hori eta espediente osoa eskuragarri izango ditu, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I, 3. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.
Elikagaien Kalitateko zuzendaria,
IMANOL DE LA FUENTE ARTEAGABEITIA.