1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
9
EDIKTUA, errentak erreklamatzeko bideratutako 1130/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1130/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Aitor Santamaría Nieto.
Abokatua: Cesar Muradas Fuentes.
Prokuradorea: Maria Landa Moreno.
Demandatua: Mikel Sánchez Monreal.
Gaia: errentak erreklamatzea.
Judizio horretan, 2012ko apirilaren 18an, epaia eman zen, eta bere epaitza honakoa da:
IV.– EPAITZA
Mikel Sánchez Monreal jaunaren aurka, Aitor Santamaría Nieto jaunaren izenean María Landa Moreno prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta Aitor Santamaría Nieto jaunari honako hauek pagatzera kondenatzen dut Mikel Sánchez Monreal jauna: mila zazpiehun eta laurogeita hamazortzi euro eta zazpi zentimo (1.798,07), eta interpelazio judizialetik hara legezko tasako interesak, ebazpen honetatik hara bi puntutan gehituak.
Mikel Sánchez Monreal jaunari ezartzen zaizkio kostuak.
Mikel Sánchez Monreal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko azaroaren 5a.
IDAZKARI JUDIZIALA.