252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5941
EBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Osasun Publikoko zuzendariarena, «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartelak banatzeko baimena ematen duena (ikastaro hori Erandion eman zen, 2012ko azaroaren 12tik 23ra).
Ikusi da «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2012ko azaroan emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).
Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak baimena eman ziola «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2012ko urriaren 8ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela –maila gaitukoa–, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 10a.
Osasun Publikoko zuzendaria,
MARÍA MERCEDES ESTEBANEZ CARRILLO.