250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 7 orri.)
- EPUB (272 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5897
EBAZPENA, 2012ko azaroaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA 4).
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko irailaren 12an emandako Aginduan (EHAA, 2012-09-17koa) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, agindu horren XIII. kapituluan finkatutako Ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Ebazpenaren berri emanaz jasotako idatzizko jakinarazpena eskuratutako egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.