Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5893

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 12koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, David Hoyos Ramos jauna «Ekonomia Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horren deia 2012ko uztailaren 20koa Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko abuztuaren 29ko EHAA).

Errektorearen 2012ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez (2012ko abuztuaren 29ko EHAA) batzordea osatu zen erabaki horretan bertan deitutako irakasle agregatua plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektoreak erabaki du David Hoyos Ramos jauna, 78871027-W NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea; Kodea: AGC8L1-D00038 -2, Jakintza arloa: «Ekonomia Aplikatua». Saila: «Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika)». Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Ikasketen U.E. Bilbo. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Estatistika eta datuen analisiak», «Ekonometria» eta «Ekonometria aplikatua».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko abenduaren 12a.

Errektorea,
Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25ko Ebazpena; 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala