Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5631

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2012-2013 ikasturterako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduaz deitutako diru-laguntzak ematen eta ukatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduaren bitartez, honako deialdi hau finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2012-2013 ikasturterako diru-laguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.

Aipatu aginduaren 11. artikuluarekin bat etorriaz, Ebaluazio-batzordeak zera proposatuko dio Hezkuntzako sailburuordeari: haur-eskola bakoitzari eman beharreko laguntza, betiere delako aginduan zehaztutako irizpideen arabera.

Aurkeztutako eskabideen espedienteak aztertu dira, eta Ebaluazio-batzordeak, azaroaren 19an egindako proposamena aurkeztu delarik, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan bertan zehazten diren zenbatekoetan.

2. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeak bazter uztea, zioa aipatuaz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


Azterketa dokumentala