241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5590
277/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Kupo eta Finantza Ekarpenen zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. atala.– José Ramón Martínez Martínez jauna Kupo eta Finantza Ekarpenen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. atala.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 4an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.