241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5589
273/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Javier Sánchez Rodríguez jauna Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 11n.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.