Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5366

AGINDUA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularra den «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea: aurrerantzean «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena. Ikastetxe hori Vitoria-Gasteiz udalerriko (Araba) Frantzia kaleko 32. zenbakian eta Nieves Cano kaleko 10. zenbakian dago, 01001531 kode-zenbakia du eta «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» du titularra.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala