Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5364

AGINDUA, 2012ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Aztertu da Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2012-2013 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2012-2013 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 01002077.

Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola.

Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz».

Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea z/g.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE Plana:

● Espezialitatea: Barne Diseinua.

● Espezialitatea: Diseinu Grafikoa.

– Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOGSE Plana:

● Espezialitatea: Barne Diseinua.

● Espezialitatea: Diseinu Grafikoa.

– Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOGSE Plana:

● Familia: Diseinu Grafikoa:

○ «Autoedizioa» erdi-mailako prestakuntza-zikloa.

○ «Argazkigintza artistikoa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

○ «Publizitate Grafikoa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

○ «Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

● Familia: Barne Diseinua:

○ «Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala