Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
5356

IRAGARKIA, Alokabidek kudeatutako Bizigune eta ASAP programetan sartzeko eskaintzen diren etxebizitzak onartzeko eta tasatzeko txosten teknikoak egiteko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alokabide, E.A. (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen Arloa: Arlo teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 054/2012/C17/onartze-txostenak.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Alokabidek kudeatutako Bizigune eta ASAP programetan sartzeko eskaintzen diren etxebizitzak onartzeko eta tasatzeko txosten teknikoak egiteko zerbitzu-kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Kontratuaren iraupena: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita, eta beste urtebetez luza daiteke, gehienez bi urtez. Luzapen posible hori idatziz jakinaraziko da, gutxienez, bukatzeko data baino hilabete lehenago.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Eskaintzak ezin dira 125.000 euro baino gehiagokoak izan, BEZik gabe.

Sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 88. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (luzapenak eta aldaketak barnean hartuta) zerbitzua egiteko zenbatekoa 275.000 eurora (BEZik gabe) iritsiko dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta lizitatzaile posibleei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: ez da bidezkoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Alokabide, E.A. (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 28a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta ekonomiko-finantzarioari buruzko gutxieneko baldintzak.

Eskatutako fidagarritasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Eskatutako gutxieneko fidagarritasun ekonomikoa baldintzen pleguan ezarritakoa da.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (70).

2) Eskaintza teknikoa (30):

Giza baliabideak eta baliabide materialak (12).

Hobekuntzak (14).

Lan-plangintza (04).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urtarrilaren 2a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Alokabide, E.A. (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Eguna: 2013ko urtarrilaren 16a.

e) Ordua: 12:00etan.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2012ko azaroaren 19.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.alokabide.com

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 19a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA AINHOA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala