Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5354

IRAGARKIA, Laneko zuzendariarena, «Asociación Vasca de Empresas de Calidad Ambiental Interior-Barruko Giro-kalitaterako Enpresen Euskal Elkartea (AVECAI)» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko agiriak gordailatu direla jakinaraztekoa.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da ezen, 2012ko urriaren 2an, Xabier Josu Iraragorri Elorriaga jaunak (NAN: 30692795-P) «Asociación Vasca De Calidad Ambiental Interior-Barne Aire Kalitateen Euskal Enpresen Elkartearen» estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu zituela, Lan Zuzendaritzan. Elkarte horren eremuak honako hauek dira:

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak honako hauek direla jasotzen da:

Pedro Antonio Gurrutxaga Arruza (lehendakaria), NAN: 14573182-Z, eta Xabier Josu Iraragorri Elorriaga (idazkari teknikoa), NAN: 30692795-P

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOŃA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala