Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5350

IRAGARKIA, «EAEko Barne Arroen uren kontrol-sarea: gizakion kontsumora bideratutako ur ekoizpena» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/010A/2012 ).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/010A/2012.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: EAEko Barne Arroen uren kontrol-sarea: gizakion kontsumora bideratutako ur ekoizpena

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2012ko ekainaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 107. zk.

3.– Izapidea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidea: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleitzeko era: Hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta berrogeita hamar mila ehun eta hirurogei (250.160) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2012ko irailaren 12a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2012ko irailaren 18a.

c) Kontratista: UTE Adirondak Analítica Medio Ambiental/Adasa.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamazazpi mila eta zortziehun (137.800) euro, BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala