Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5349

IRAGARKIA, 2013. urtean «Araban deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzuak kontratatzea» helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: A-042/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-042/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Kontratua 2013ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2013ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

Ponderazio ekonomikoa, guztira: 51 puntu.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

● Teknikarien lan-antolakuntza: 26 puntu.

● Eman behar den zerbitzuaren ebaluazioaren planteamendua eta hortik abiatutako ikerketa: 20 puntu.

● Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneen egoeraren azterketa: 3 puntu.

Balio-iritzien ponderazioa, guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehieneko aurrekontua ehun eta hirurogeita hamar mila eta laurehun (170.400) euro dira, eta hamazazpi mila eta berrogei (17.040) euro, BEZari dagozkionak (% 10); guztira, ehun eta laurogeita zazpi mila laurehun eta berrogei (187.440) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 18a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Enpresa guztiek Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan ezartzen diren bitartekoak erabiliz egiaztatuko dituzte ekonomia-eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

  • Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

  • Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
  • Eguna: 2012ko abenduaren 27a.
  • Ordua: 11:00ak.
  • Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

  • Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
  • Eguna: 2013ko urtarrilaren 9a.
  • Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa kara­tularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

(Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko lehen xedapen gehigarriko ordezkapen-araubidea aplikatuz).

Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA AREJULA.


Azterketa dokumentala