Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5348

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 2/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 2/12, behin betiko neurrien aldaketa.

Demandatzailea: Ruth Eulalia Bass Ayala.

Abokatua: Maria Jose Carrera Gonzalez.

Prokuradorea: Belmonte.

Demandatua: Anton Alexandrov.

Gaia: banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak.

Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2012ko irailaren 19an, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut, partez, Belmonte García epaitegietako prokuradoreak Ruth Elulalia Bass Ayala andrearen izenean eta ordez neurriak aldatzeko aurkeztu duen demanda, Anton Alexandrov jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, Bilboko 14 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak 2011ko ekainaren 27ko epaian ezarritako neurriak, adostasunezko 959/11 prozeduran hartutakoak, aldatu egiten ditut, ondoren adierazten den bezala:

1.– Amari esleitzen zaio 5348 eta 5348 seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, eta adingabeen gaineko guraso-ahala, halaber, amak bakarrik izango du.

2.– Bertan behera gelditzen da Antón Alexandrov-en eta haren seme-alaba adingabeen arteko bisita- eta komunikazio-erregimena.

3.– Antón Alexandrovek ezingo ditu Bilboko lurraldetik atera adingabe horiek, eta, horretarako, ofizio bidez jakitun jarriko dira kasuan kasuko segurtasun-indar eta kidegoak.

Ez da kosturik ezarri behar.

Anton Alexandrov demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak. Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia:...). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala