Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5345

EDIKTUA, salerosketari buruzko 217/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 217/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Luis Ramos Villanueva.

Abokatua: Francisco Javier Saez Gabicagogeascoa.

Prokuradorea: Legorburu.

Demandatua: Agustin German Carrillo Ubietaren jaraunspen jasogabea, Arphei Norte, S.L., Agurra, S.L. eta Moldis Echarro, S.L.

Gaia: Salerosekta.

Judizio horren gainean, epaia eman da 2012-10-26an, zeinaren epaitza honako hau baita:

Baietsi egiten dut Alfonso Legórburu Ortiz de Urbina prokuradoreak, Juan Luis Ramos Villanuevaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, honako hauek aurkakoa: Agurra, S.L., Arphei Norte, S.L., Agustín Germán Carrillo Ubietaren jaraunsleak edo jaraunspen jasogabea, eta, auzi-ihesean den Moldis Echarro, S.L. entitatea.

1.– Suntsitutzat ematen dut 2009ko urtarrilaren 27an, Bilboko notario Juan Ignacio Bustamante Esparzaren aurrean sinatutako sozietate-partaidetza kontratua (protokolo-zenbakia: 139). Adierazitakoaren ondorioz, nahitaezkoa da bi alderdiek Agurra, S.L., Arphei Norte, S.L., eta Agustín Germán Carrillo Ubietaren jaraunsleekin edo jaraunspen jasogabearekin egindako elkarrekiko prestazioak itzultzea.

2.– Moldis Echarro, S.L. sozietatea, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut: zazpiehun eta hirurogeita hamasei mila, ehun eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (776.197,58), gehi horien legezko interesak.

3.– Epaia betez, epaiaren arabera auzi-jartzaileari eragindako kalte-galerak ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak, bai eta interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutako interesak eta prozedura honetako kostuak ere.

4.– Eman bedi demandatzaileak 12/1 kautelazko neurrietan aurkeztutako kauzioa itzultzeko agindua. Kauzioa berrogeita hamar mila (50.000) eurokoa da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen testigantza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4708000000021712. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Agurra, S.L. eta Moldis Echarro, S.L. demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala