Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5344

EDIKTUA, zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 240/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 240/12, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Lorena Beatriz Amarilla Bordon.

Abokatua: Montserrat Latorre Pedret.

Prokuradorea: Tejerina.

Demandatua: Rodney Jimmy Rodriguez Britez.

Gaia: zaintza eta babesa eta elikagaiak.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Lorena Beatriz Amarilla Bordón andrearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Rodney Jimmy Rodríguez Britez jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, elkarrekin duten XXXXX semeari dagokienez, honako neurri hauek hartzea erabaki ditut:

– Amari esleitzen zaio bien semearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, bi gurasoek edukiko dute, nahiz eta amak bakarrik baliatuko duen, aitaren bizilekua ezezaguna baita.

– Zaintza ez duen gurasoari ez zaio bisita- eta komunikazio-erregimenik ezarriko.

– Semearen aldeko mantenu-pentsioa finkatzen da, aitak jaso ditzakeen diru-sarreren % 20koa. Pentsio hori hileko lehenengo bost egunen barruan eta amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko du aitak. Halaber, semeak dituen aparteko gastuak, guraso biek erdi bana ordainduko dituzte. Aparteko gastutzat hartuko dira Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen gastu medikoak, eta beharrezko prestakuntza-gastuak, diruz lagunduta ez daudenak.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean, diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rodney Jimmy Rodriguez Britez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala